XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibaia

Bilboko ibaiak 14 kilometro egiten ditu itsasoratu baino lehen.

Hiriaren errai-erraietan sartua, bilbotarren izate eta garapenaren oinarria izan da betidanik.

Bi bazter ditu ikusle: bata, burdin-langilea, ezkerrekoa, eta bestea, itsasturia, eskuinekoa.

Ezkerraren gainean, Barakaldo eta Sestaoren parean, Labe Handiak ditugu gailen, burdinazko egunen eta gauezko suen lantegiak.

Ontzigileen sehaska izandako ibaia.

Beste ola batzuk hartu dute ezkerreko ertz hori, are eskuinekoa; egunetik egunera industria hedatzen da, eta marinelgoa urritzen.

Ibaiak bere bidea jarraitzen du, itsasoan galtzeko.

Zubi zintzilikaria, bi ertzak lotzen dituzten bederatzi zubietako azkena, utzi du atzean.

Gure Miguel de Unamunok (1864-1936) oroit-deitu zituen zubiok olerki lerro biribil batez: (Bilbo nirea, zubiak dira zure bihotza).